Mezuak

Irakurzazu Egunaren kronika_Urriak 1

Irudia
  IRAKURZAZU EGUNAREN KRONIKA: URRIAK 1 Pasa den ostiralean, urriak 1, 2021-2022. ikasturteko lehenengo “irakurzazu” eguna ospatu genuen DBHko ikasle eta irakasleok. Horren harira, ikasgai guztietan irakurketa landu zen modu batera edo bestera. Irakasle bakoitzak saio bakoitzean denbora bat eskaini zion irakurketari: zenbait arlotan ikasleek etxetik eramandako liburuak irakurri zituzten, beste zenbait ikasgaitan artikuluak edo albisteak baliatu ziren, komikiak, errezitaldiak… Saio guztietan sustatu zen ikasleen irakurzaletasunerako grina piztea. Horrez gainera, aurten egitasmo berri bat ere gehitu zitzaion egunari. Mailaka galdetegi erraldoi bat erantzun behar izan zuten ikasleek. Horretarako “Kahoot” plataforma digitala erabili zen. Funtzionamendua gaur egun oso ezaguna egin den “Egunean Behin” aplikazioaren antzekoa izan zen. Ikasleek euskal literaturarekin eta orokorrean literaturarekin lotutako galdera sorta bat erantzun behar izan zuten eta galdera gehien eta azkarren asmatzen zit